martes, 8 de noviembre de 2011

Guggenheim bilbao

Museoaren atrioa

Guggenheim Bilbao Museoa, Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.

1997ko urriaren 18an zabaldu zuten, bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Espainiako errege Joan Karlos I.a egon zirelarik. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko[3].

Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.

Museoaren ekialdeko atrioak 50 metroko altuera dauka. Museoan erabilitako leihoek "Natural 62" dute izena, eta Idom enpresa bizkaitarrak diseinatu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario